Koronabirusaren gakoak: Genero ikuspegia

Barren.eus 2021ko ots. 16a, 14:13

COVID-19ak sortutako krisiaren eraginak desberdinak izaten ari dira gizonengan eta emakumeengan.

Pandemiari aurre egiterako garaian genero ikuspegia txertatzeak duen ezinbestekotasunaz berba egin du Ana Galarragak, Elhuyarreko zientzia dibulgatzaileak, Koronabirusaren Gakoak ataleko aste honetako bideo-pilulan.

Generoa Covid19aren alderdi guztietan aintzat hartu beharreko elementua dela dio Galarragak: "Bai krisiaren kudeaketan, bai gaixotasunean eta baita botiken eta txertoen ikerketan ere". Paradoxikoki, krisia ondoen kudeatzen ari diren lekuetan azpimarratu duten arrakastarako gakoetako bat komunikazioa izan da eta hori lidergo femininoarekin lotu dute.

   KORONABIRUSAREN GAKOAK:

  1. atala: COVID-19 iraunkorra
  2. atala: Txertoaren itxaropena
  3. atala: Sindemia
  4. atala: Test berriak
  5. atala: Aerosolak
  6. atala: Isolamendua
  7. atala: Talde inmunitatea
  8. atala: Gizarte baldintzatzaileak
  9. atala: Txertoaren errezeloak
  10. atala: Berrinfekzioak
  11. atala: Erruduntasuna
  12. atala: Neurrien eraginkortasuna
  13. atala: Anosmia
  14. atala: Botiken efikazia, efektibitatea eta efizientzia
  15. atala: Mutazioak
  16. atala: RNA bidezko txertoa
  17. atala: Non da gripea?