COVID-19ak eragindako konfinamendu garaian, koronabirusaren inguruan Ana Galarragarekin egindako bideo-pilula batzuk sortu zituen Elhuyarrek eta, euskerazko hedabideetan zabaldu zituzten, tartean barren.eus gure web orrian. Ekimenak harrera ona izan zuela ikusita, aurrerantzean ere koronabirusaren inguruko beste bideo-pilula sorta bat zintzilikatuko dugu astero.
Bideo pilula horiek Elhuyarrek Euskal Telebistako Teknopolis saioan egindako ikus-entzunezkoak dira, eta Koronabirusaren gakoak izena du atalak. Oraingoan ere Ana Galarraga zientzilari zarauztarrak aurkezten ditu bideoetan koronabirusaren inguruko hainbat gako.
Hona hemen orain arte argitaratutako bi bideo-pilulak:
COVID-19aren IZURRIA ARGITZEN: (2019ko martxoko eta apirileko bideo-pilulak)
- atala: COVID-19a: Saguzarretatik gizakietara (2020-03-30)
- atala: Mesederik ez (2020-03-31)
- atala: Adin guztietakoak infekta daitezke (2020-04-01)
- atala: Emakumeak zaurgarriago (2020-04-02)
- atala: Erabateko konfinamendua (2020-04-03)
- atala: Pandemiaren metaforak (2020-04-06)
- atala: Birusaren mutazioak (2020-04-07)
- atala: Tratamenduak proban (2020-04-08)
- atala: Sukarra, adierazle (2020-04-12)