Izan ere, COVID-19ak ez du osasun krisi bat bakarrik ekarri, agerian utzi ditu aurretik bizi genituen beste hainbat krisi, esaterako, ingurumen edo eta gizarte krisiak. Ana Galarraga Elhuyarreko zientzia dibulgatzaileak eman dizkigu azalpenak.
Ana Galarraga Aiestaran zientzialariak koronabirusaren inguruko gaiak azaltzen ditu Teknopolis saioan, Koronabirusaren gakoak atalean. Bideo-pilulak argitaratuko ditugu astero-astero, EiTB eta Elhuyarrekin elkarlanean.
KORONABIRUSAREN GAKOAK:
- atala: COVID-19 iraunkorra
- atala: Txertoaren itxaropena
- atala: Sindemia