Herriko 26 merkatarik hartuko dute parte asteburuan egingo duten mauken azokan

Barren.eus 2021ko mar. 2a, 12:41

Herritarrek maukak eta denboraldiz kanpoko produktuak prezio baxuagoetan eskuratzeko aukera izango dute barikuan eta zapatuan. Joan den urrian egin zuten Stock Kale Azoka moduan, oraingoan ere denda bakoitzaren kanpoan jarriko dituzte postuak, jende pilaketak sahiesteko.

Elgoibarko merkatarien Txankakua elkarteak Stock Kale Azoka antolatu du martxoaren 5erako eta 6rako. Pandemia aurretik Maalan batzen ziren merkatariak era honetako azoketan, baina jende pilaketak sahiesteko eta herritarrek erosketak modu seguruan egin ahal izan ditzaten, establezimendu bakoitzaren atarietan jarriko dituzte postuak, joan den urrian egin zuten azokan egin zuten bezala. Barikuan eta zapatuan, 10:00etatik 13:00etara eta 17:00etik 20:00etara ipiniko dituzte postuak.

• 300 euroren zozketa
Erosketa txekeen zozketa izaten da Stock Azokaren unerik arrakastatsuenetarikoa. Maalan egin izan dutenetan jendetza batzen zen, ezinbestekoa baitzen zozketa unean Maalan egotea saria jaso ahal izateko. Oraingoan ere egingo dute zozketa, 100 euroko hiru erosketa txeke, hain zuzen ere. Stock Kale Azokan eginiko erosketa bakoitzeko, denda bakoitzak txartel bat emango dio bezeroari, zozketan parte har dezan. Astelehenean jakinaraziko dituzte irabazleak.

  • Honako merkatariek hartuko dute parte Stock Kale Azokan: Aranburu Bitxidenda, Arauri Lurrindegia, Bizkor Bizikletak, Casa Astigarraga, Ecenarro Mertzeria, Ene Bada, Farmazabal, Federopticos Ikus, Fer TT jantzidenda, G & M jantzi-denda, Garate jantzi-denda, Goiara Drogueria, Ipintza Margoak, Iria Moda, Iriondo Altzariak, Iriondo Kirolak, Karkizano, Lagunak Koltxoidenda, Lete, Moma jantzi-denda, Nalai Oinetakoak, Olaia Martinez Estetika Zentroa, Pitxintxu, Sara jantzi-denda, Uzuri Optika eta Txillarre Eko Denda.

2021 03 02 txankakua stock azoka elgoibar kartela