Txankakuako 23 merkatarik hartu zuten parte barikuan eta zapatuan egin zuten Stock Kale Azokan. Maalako parkean egin izan dute azken urteetan, baina jende pilaketak sahiesteko asmoz, aurten denden atarietara atera zituzten euren salgaiak.
Ekimen hau herriko ekonomia suspertzeko ekintzen barruan sartu du Udalak eta erosketak egin zituztenen artean 100 euroko hiru erosketa bono zozkatu zituzten. Txankakuako arduradunek astelehenean egin zuten zozketa, eta dagoeneko agertu dira irabazleak: Esther Irigoyen, Angel Gil eta Beatriz Aguirre (*argazkian ez dago).
∞Lotura duten albisteak: