Elgoibar BHI ikastetxetik jakinarazi dutenez, Batxillerrean sei ikaslek lortu dituzte ohorezko matrikulak 2020-21 ikasturtean. Honako hauek dira: Mireia Lili Gonzalez, Markel Garate Arriola, Ibone Mancisidor Etcheverry, Eider Itxaso Odriozola, June Eguren Gomez eta Olatz Alberdi Artolazabal.
Ohorezko matrikulak urtez urte Elgoibarko Institutuan: 2020 - 2019 - 2018 - 2017 - 2016 - 2015 - 2014 - 2013 - 2012 - 2011 - 2010 - 2009 - 2008 - 2007 - 2006.
Iaz, pandemia dela-eta diploma banaketa ekitaldirik gabe eta ikasbidaiarik gabe gelditu ziren Batxilergoko ikasleak. Aurten, bizi dugun egoerara moldatutako ekitaldia izango bada ere, egin ahal izango dute. Barikuan, ekainaren 25ean, egingo dute diploma banaketa ekitaldia, Herriko Antzokian, 19:00etan hasita. Ikastetxeko arduradunek ezin izango dute gonbidatu berezirik eraman ekitaldi honetara, ohitura duten moduan, eta ikasleen familiek ere ezino dute joan. Ikasleek eta irakasle batzuek hartuko dute formato txikian egingo duten diploma banaketa ekitaldi berezi honetan, datorren urterako normaltasuna berreskuratzeko esperantzarekin. Hori bai, musika eta dantza ekitaldiren bat antolatu dutela aurreratu dute ikastetxetik, beste urte batzuetako emanaldiekin alderatuta "askoz ere xumeagoa" izango bada ere.
∞Lotura duten albisteak:
- Unibertsitaterako sarbide-proba gainditu dute Elgoibar BHI ikastetxetik aurkeztu ziren ikasle guztiek (2020-07-15)
- Selektibitatea prestatzeko itzuli dira ikasgeletara Elgoibar BH Institutuko ikasleak (2020-06-02)
- Meka Lanbide Eskolan ere bueltan dira ikasleak (2020-06-01)
- Lanbide Heziketako ikasleak izan dira ikasgeletara itzuli diren aurrenekoak (2020-05-25)
- Paul Rojo ikasle elgoibartarrak atera du selektibitateko notarik altuena Gipuzkoan (2019-05-15)