Espainiako gastronomian adituak diren talde batek aukeratu ditu lehen 1.000 soleteak, Repsol Gidak sortu duen kalifikazio berria. Horien artean da Bernardo Ezenarro kalean dagoen Viento Sur Gastroteka. Ardo aukera "desberdina" dutelako eta "pintxo onak eta sarituak" dituztelako eman diote adituok Soletea, ardotegiak, upategiak eta sagardotegiak kategorian. Maila horretan Gipuzkoako 8 negozio ageri dira. Estatuko 50 probintzietan identifikatu dituzte soleteak. Horietatik 111 Euskal Herrian daude. 20 Nafarroan, 16 Araban, 25 Bizkaian eta 50 Gipuzkoan. (hemen ikus daitezke)
Erreferentzia-puntu bihurtzen diren lekuak bereizi nahi ditu Repsol gidak kalifikazio berri honekin, alegia, bi aldiz itzultzeko moduko tokiak direnak, hurbiltasunagatik, proposamen atseginagatik edo baita giro onagatik ere.
Soleteak hainbat kategoriatan banatzen dira: "Jatetxeak eta eguneko menua", "Tabernak, taskak eta barrak", "Kafetegiak, gozotegiak eta izozki-denda", "Ardotegiak, upategiak edo sagardotegiak", "Fast good", "Txiringitoak eta terrazak".
Lokal horiek guztiak bereizgarri bat izango dute eguzki bat agertuko den eranskin batekin.
∞Lotura duten albisteak:
- ‘Bacalaos Alkorta’ Pintxo Lehiaketako finalean hartu du parte Viento Surrek, Elgoibarko kanporaketa irabazi ostean (2019-11-19)
- Viento Sur tabernak irabazi du Pintxo lehiaketa bigarren urtez jarraian, eta herritarren gustukoena Mendi Bidekoa izan da (2019-06-26)
- Mendaroko Landa jatetxeak Repsol Gidako Eguzki bat lortu du (2019-02-26)
- Iruñeako El Mercao jatetxeak irabazi zuen Bacalaos Alkorta pintxo txapelketa (2018-11-21)