Igerileku berriak 25 metro luze eta 16,5 metro ditu zabaleran, eta guztira zortzi kale. Igerilekuaz gain, Udalak eraikin berriaren inguruko instalakuntzak hobetzeko lanak ere egin ditu, egungo espazioa eraberrituz eta handituz: orain arteko bi aldagelak berritu eta handitu dituzte, eta horrekin batera, beste bi aldagela, aldagela egokituak, komunak eta botikina ere egin dituzte. Hala ere, berrikuntzak ez dira izan eraikinaren barrualdean bakarrik, eta ingurua ere berrantolatu dute. Igerilekuaren teilatuan 42 plazako aparkalekua sortu dute, ezgaitasuna duten pertsonentzako bi plazarekin. Olaizagako instalazioetan egindako obrari esker kiroldegiko hainbat espazio berrantolatu dituzte: squasherako kantxa eta pilotaleku txikia margotu egin dituzte, eta kantxa ondoko muskulazio gela taberna ondoko aretora lekualdatu dute.
Igerileku zaharra txiki geratu zela-eta, joan zen legealdian hartu zuen Elgoibarko Udalak igerileku berria egiteko erabakia, eta 3.221.594,29 euroko inbertsioa egin du (BEZ aparte).
Igerileku berriari esker, Olaizaga kiroldegiaren eskaintza hobetu dute, eta berrikuntzekin dator ikasturtea. (hemen informazio osoagoa)
∞Lotura duten albisteak: