Jan-edana ere egongo da, eta antolatzaileek eskatu dute afaltzeko ordutegia dibertsifikatzeko, ilara handiak ez sortzeko. "Ordena eta pazientzia eskatzen diegu herritarrei", esan dute. Umeentzako tailerrik ere ez da egongo aurtengoan. Edonola ere, haurrek ekitaldian beren lekua izan dezaten saiatuko direla gaineratu dute antolatzaileek.
"Gararock doako ekitaldi herrikoia da, eta guk espiritu horri eutsi nahi diogu. Horregatik, Mendaroko jendeari, bereziki, larunbat honetan Garagartzatik pasatzera animatzen zaituztegu. Gonbidapen hau helarazten dizuegun aldi berean, esan nahi dizuegu ezin dugula bermatu jende guztia esparruan sartzea; ulertzen dugu horrek ekar dezakeen frustrazioa, eta ziur gaude ulertuko duzuela", esan dute.
Musikari dagokionez, hiru dira aurtengo gonbidatuak: Arima rock talde bizkaitarra, Amorante (Iban Urizar elgoibartarraren bakarkako proiektua) eta Audience talde bizkaitarra. Ibilbide luzekoak dira hirurak, eta ezagunak gure musika eszenan.
Jaialdiaren ordutegia:
Hona 2019ko Gararock jaialdiko labirpen-bideoa:
∞Lotura duten albisteak:
- Gararock jaialdiko materiala, salgai (2021-09-10)
- 'Begiekin entzutekoak' zikloa antolatu du Gararock Taldeak Mendaron (2021-04-08)
- Gararock musika jaialdia bertan behera geratu da (2020-07-23)
- Sarean jarri dute Gararock musika jaialdiko laburpen bideoa (2019-11-05)
- Jarritako helburuak "guztiz gaindituta" pozik dira Gararock jaialdiko antolatzaileak (2018-09-26)