Gararock musika jaialdia bertan behera geratu da

Barren.eus 2020ko uzt. 23a, 08:09

Mendaron egiten den Gararock musika jaialdia bertan behera laga dutela jakinarazi dute antolatzaileek. Bosgarren urtez antolatu behar zuten aurten.

Erabaki zaila izan dela azaldu dute antolatzaileek, baina Gararock musika jaialdia bertan behera lagatzea adostu dute Mendaroko Udalarekin batera hartutako erabakian. "COVID19ak sortutako testuingurua eta hortik ondorioztatzen diren osasun neurriak ez dira bateragarriak gurea bezalako jaialdi batekin. Edukiera mugatzea, kontrolatzea, jendea eserita eta bereizita dagoen formatu bat ez dator bat Gararock jaialdiarekin. Bestalde, Udalaren ahalegin ekonomikoa eta boluntarioen lan eskerga gehiegizkoa izango litzake ehun pertsona inguruko edukiera izango lukeen ekitaldi baterako", adierazi dute.

Jaialdiaren bosgarren ediziorako lotuta zuten kartelak ilusio berezia egiten ziela ere esan dute, "sona handiko taldeen eta talentu berrien arteko konbinazio perfektua" zelako. Mendarora euren musika jo ezin izango duten talde guzti horiei eskerrak eman dizkiete Gararocken parte hartzeko prestutasunagatik eta bertan behera uzteko arrazoiak ulertzeagatik. Gauzak horrela, musikari eta teknikari guztiak hurrengo urterako gonbidatu dituzte, "Ia ba 2021eko Gararockean elkartzeko moduan daukagun. Osasun egoera lehenbailehen hobetzea eta zuzeneko kultur ekitaldiek kaleak eta plazak berreskuratzea nahi genuke. Onena opa dizuegu, osasuna eta GARAROCK!", esan dute.