Goizez, 10:00etatik 13:00etara egingo dute azoka, eta arratsaldez, 17:00etatik 20:00etara. Stock kale azokan egindako erosketa bakoitzeko, bezeroak txartel bat jasoko du eta zozketan parte hartuko. 600 euro banatuko dituzte saritan guztira (100 euroko sei sari) eta astelehenean jakinaraziko dituzte zenbaki sariduna.
Parte hartuko duten dendak honakoak dira: Aranburu bitxi-denda, Arauri lurrindegia, Bizkor bizikletak, Casa Astigarraga, Cristina Garcia-estetika eta terapia naturalak, Ecenarro lenceria, Ene Bada, Ikus optika, Fer TT, G & M jantzi denda, Garate jantzi-denda, Goiara, Ipintza margoak, Iria moda, Iriondo Kirolak, Karkizano, Lagunak koltxoi denda, Lete, Moma jantzi denda, Nalai oinetakoak, Olaia Martinez estetika zentroa, Pitxintxu, Sara jantzi denda, Uzuri Optika.
∞Lotura duten albisteak:
- Jaso dute saria Stock Kale Azokako zozketako irabazleek (2021-03-15)
- Euren salgaiak kalera atera dituzte Txankakuako merkatariek (2021-03-05)
- Herriko 26 merkatarik hartuko dute parte asteburuan egingo duten mauken azokan (2021-03-02)
- Stock Kale Azokan zozketatutako 100 euroko erosketa bonoak irabazi dituzte hiru herritarrek (2020-10-06)
- Denda bakoitzaren kanpoan egongo dira Stock azokako postuak (2020-09-29)
- Maukak denentzat eta sariak batzuentzat Stock azokan (2019-03-09)