Urriko azken asteburuan egin zuten pintxo lehiakerako sarituen berri eman du Mendaroko Udalak. Aurten aurreko urteetan baino taberna gutxiagok hartu zuten parte lehiaketan, hiru tabernak, hain justu ere: Uztargi, Lagun Betikoak eta Aitz Beltz tabernak. Epaimahi teknikoak Lagun Betikoak elkarteak aurkeztutako Bakailoa potxekin pintxoari eman dio lehen saria eta Uztargiko Txerri Goxua gelditu da bigaren postuan.
Herritarrek Uztargi tabernako pintxoari eman zioten boto gehien. Botoa eman zuten herritarren artean, Olga Pascuali tokatu zaio Lagun Betikoaken gastatzeko 50 euroko bonoa, eta Karlos Beizamari Uztargi tabernan gastatzeko balio bereko bigarren bonoa.
∞Lotura duten albisteak:
- Hiru taberna lehiatuko dira Mendaroko Pintxo Lehiaketan (2021-10-26)
- Aitz Beltz tabernak irabazi du Mendaroko pintxo lehiaketa (2021-05-08)
- Menditxo tabernak irabazi du Mendaroko pintxo txapelketa (2018-05-09)
- Aitz Beltz tabernako pintxoa saritu du Mendaron pintxo lehiaketako epaimahaiak (2017-05-09)
- Menditxo tabernak irabazi du Mendaroko pintxo txapelketa (2016-04-28)
- Menditxo tabernak irabazi du Mendaroko pintxo lehiaketa (2015-04-23)
- Uztargik irabazi du Mendaroko pintxo lehiaketa, bigarren urtez jarraian (2014-05-14)
- Uztargi tabernak irabazi du Mendaroko bigarren pintxo lehiaketa (2013-05-07)
- Herriko taberna guztiek parte hartuko dute Mendaroko II. Pintxo Lehiaketan (2013-04-25)