Orain dela bi urte, 2019an, egin zuten azkenengoz Mendaroko Pintxo Lehiaketa, eta bederatzi tabernak parte hartu zuten orduan (Aitz Beltz tabernak irabazi du epaimahaiaren saria Broxeta izeneko pntxoarekin). Aurtengoan, baina, hiru taberna bakarrik lehiatuko dira: Uztargi, Lagun Betikoak eta Aitz Beltz. 1,5 euroan salduko dituzte pintxoak.
Asteburuan, urriaren 30ean eta 31n, izango da Mendaroko IX. Pintxo Lehiaketa, honako ordutegiarekin: 12:00etatik 15:00etara eta 19:00etatik 21:00etara. Mendaroko Udalak bi sari banatuko dituz: pintxo onenaren saria eta epaimahai herrikoiaren saria. Bigarren saria erabakitzeko, Udalak tabernetan lagako dituen papertxoak bete beharko dituzte herritarrek (Parte hartzen duten guztien artean 50 euroko bi sari banatuko dituzte gero).
• Rockalean taldearen kalejira
Pintxo lehiaketa girotzeko, kaleak musikarekin girotuko ditu Rockalean taldearen emanaldiak, igandean. 13:00etan hasiko dute kalejira.