Eremu laranjan sartu da Elgoibar, eta Mendaron ere nabarmen egin du gora intzidentzia-tasak

Barren.eus 2021ko aza. 15a, 13:08

Astebetean 22 kasu positibo atzeman dituzte Elgoibarren, aurreko astean baino zortzi gehiago, eta eremu laranjan sartu da, 311,96ko intzidentzia tasarekin (zazpi egunetan 147 puntu egin du gora intzidentziak). Era berean, Mendaron zazpi COVID-19 kasu positibo atzeman dituzte azken zazpi egunetan, eta ia bikoiztu egin da intzidentzia.

COVID-19 kasuak ugaritzen ari dira Araba, Bizkai eta Gipuzkoan eta Debabarrena eskualdean ere nabarmen egin dute gora kutsatzeek azken astebetean: 165 kasu zenbatu dituzte azaroaren 8tik 14ra bitartean eginiko probetan (aurreko astean 39 kasu atzeman zituzten).

Gipuzkoan ere ia bikoiztu egin dira atzemandako koronabirus kasu positiboak, 802tik 1421era, eta 174koa izatetik 308koa izatera pasa da lurraldeko intzidentzia-tasa metatua. Hala, eremu laranjan dago. Eremu gorrian (400etik gora) dauden herrietan murrizketak ezartzea beharrezkoa dela jakitera eman du Eusko Jaurlaritzak, eta bihar iragarriko dituzte neurri berriok zein izango diren. Une honetan zortzi herri daude eremu gorrian: Agurain (765,93), Elorrio (416,22), Astigarraga (1408,45), Azpeitia (880,42 ), Pasaia (466,45), Tolosa (530,93), Urretxu (497,88) eta Zumarraga (834,95).

Azaroaren 8tik 14ra bitarteko COVID19 kasu positiboak, Debabarreneko herrietan:

  • Mendaro +7   (0 0 0 2 0 1 4) 425,53ko intzidentzia-tasa 
  • Eibar +86   (4 9 6 21 21 13 12) 374,90 
  • Elgoibar +22   (0 2 1 6 5 5 3) 311,96 
  • Ermua +35   (2 1 0 4 16 9 3) 230,98
  • Mutriku +8   (1 0 0 0 3 2 2) 169,36
  • Mallabia +2   (0 0 0 1 1 0 0) 168,07
  • Soraluze +4   (0 0 1 0 1 1 1) 150,98
  • Deba +1   (0 0 0 0 1 0 0) 36,68 
  • GIPUZKOA +1421   (187 173 205 245 242 209 160) 308,55

∞Lotura duten albisteak: