Joan den urriaren 10ean eremu berdean zegoen Elgoibar, eta 8,67ko intzidentzia-tasa zuen. Azken astean, baina; urriaren 11tik 17ra bitartean, 11 kasu positibo berri atzeman dituzte eta 103,99ra igo da 100.000 biztanleko azken hamalau egunetako kasu metatuen tasa.
Urriaren 11tik 17ra bitarteko kasu positiboak, Debabarreneko herrietan:
- Mutriku +7 (0 0 3 4 0 0 0) 169,36ko intzidentzia-tasa
- Elgoibar +11 (1 4 3 1 2 0 0) 103,99
- Eibar +18 (0 0 3 5 4 4 3) 76,44
- Soraluze +0 (0 0 0 0 0 0 0) 75,49
- Mendaro +0 (0 0 0 0 0 0 0) 47,28
- Ermua +2 (0 0 0 2 0 0 0) 18,73
- Deba +0 (0 0 0 0 0 0 0) 18,34
- Mallabia +0 (0 0 0 0 0 0 0) 0,00
- GIPUZKOA +286 (29 30 49 55 42 46 35) 73,15
Osasun agintariak datuak herriz herri xehatuta ematen hasi zirenetik, koronabirusak kutsatutako 1.451 elgoibartar atzeman dituzte, ehun biztanletik 12 pasatxo (%12,4). Era berean, 229 kasu positibo zenbatu dituzte Mendaron, ehun biztanletik 10 pasatxo (%10,82). Gehien-gehienak sendatu badira ere, zoritxarrez, 14 elgoibartarrek, -hil honetan azkena-, eta mendaroar batek ezin izan dute osatu eta hil egin dira.
• 747 positibo Araba, Bizkai eta Gipuzkoan
Azken astean, hau da, urriaren 11tik 17ra bitartean, 747 kasu positibo zenbatu ditu Jaurlaritzako Osasun Sailak Araba, Bizkai eta Gipuzkoan. Eta azken zazpi egunetako intzidentzia tasa metatua da 33,96koa.
Osakidetzaren menpeko erietxeetako egoerari dagokionez, 75 lagun ospitaleratu dituzte azken astean, zortzi atzo. Osakidetzako ospitaletan 48 gaixo daude, eta horietatik 26 ZIUetan ingresatuta daude. COVID-19aren ondorioz 15 lagun hil dira azken zazpi egunetan, hilaren 11tik 17ra bitartean.
∞Lotura duten albisteak: