Mikel Beunzak irabazi du Karakateko Igoera eta emakumezkoetan Andrea Garai izan da nagusi

Barren.eus 2021ko aza. 20a, 12:07

Morkaikok antolatuta, Karakateko Igoera jokatu dute gaur Elgoibarren, eta eguraldia lagun, ikusmina piztu du beste behin ere. Herritar ugari hurbildu dira Kalegoen plazara lasterketaren hasiera ikustera, eta txalo artean agurtu dituzte Karakaterako bidea hartu duten 78 lasterkariak.

Mikel Beunza (Alkotz, Nafarroa) izan da lehena Karakateko puntarara iristen 28:13ko denborarekin, baina ez du lortu Iban Mururaren errekorra (26:17) hobetzerik. Beunza Iñigo Alzola arrasatearrarekin parez pare ailegatu da ikusleak pilatuta zeuden azken metroetaraino, eta emozioz beteriko bukaera eskaini diete tontorrean ziren dozenaka lagunei. Nafarra gailendu da esprint ikusgarrian, antxitxikari arrasatearra indar hustuta gelditu baita tontorretik 20 bat metrora, amore eman beste erremediorik ez du izan eta 11 segunduko aldea atera dio irabazleak. Tontorra ikutu eta bat bostekoa eman diote elkarri, kiroltasunez, igoera ia guztia elkarrekin lehian egin baitute. Beunzak aurrez ere parte hartu izan du Karakateko igoeran, baina aspaldi etorri gabe zegoen eta igoerako lehen zatian pare bat aldiz galdu dela ere azaldu du. Gorka De La Horra izan da lehen elgoibartarra. Hirugarren egin du 29 minutu justuko denbora eginda. Iker Eskibel sailkatu da laugarren postuan, azken urteetan Idotorbeko txirrindulari igoera lau alditan irabazi eta proba horretako errekorraren jabe den eskoriatzarra.

Emakumezkoetan, Andrea Garai gasteiztarra izan da nagusi 34 minutu eta 31 segundoko denborarekin, eta Mayi Mujika izan da elgoibartarrik azkarrena (35:15). Mendi lasterketako euskal selekzioko kide dira Garai eta Mujika. 2019ko igoera irabazi zuen Sonia Lopez ermuarrak egin du hirugarren emakumezkoetan.  Aurpegirik onenaren saria Lore Bereziartuari eman diote Morkaikokoek zeregin horretara jarritako lagunek.

Parte hartzaileen jatorriari erreparatuta, elgoibartarrak izan dira gehiengoa, 31 herritar guztira, baina Euskal Herriko ia toki guztietatik ailegatu dira parte hartzaileak, eta bat Castelldefelsetik ere bai. Zazpi emakumezkok hartu dute parte aurtengo ekitaldian. Ikusleei dagokionez, Karakateko tontorrean jendea lepo bildu da, eta giro bikaina izan dute.  

ARGAZKI-BILDUMA: 27.Karakateko Igoera, irudietan

 

27. Karatateko Igoera, sailkapena:

  1.  Mikel Beunza (Alkotz) 28 minutu eta 13 segundo
  2. Iñigo Alzola (Arrasate) 28:24
  3. Gorka De La Horra (Elgoibar) 29:00
  4. Iker Eskibel (Eskoriatza) 29:40
  5. Ibai Angulo (Azpeitia) 29:57
  6. Iñaki Goenaga (Soraluze) 30:01
  7. Ruben Torres (Ermua) 30:22
  8. Julen Salaberria (Elgoibar) 30:25
  9. Alberto La Mariano (Azpeitia) 30:45)
  10. Jon Alberdi (Zestoa) 30:50
  11. Oier Elorza (Azkoitia) 30:51
  12. Oier Etxeberria (Azpeitia) 31:05
  13. Arnaitz Etxeberria (Idiazabal) 31:17
  14. Eneko Etxaniz (Elgoibar) 31:48
  15. Hasier Murua (Elgoibar) 32:10
  16. Eñaut Salegi (Itziar-Deba) 32:13
  17. Alberto de las Heras (Barakaldo) 32:22
  18. Josu Araistegi (Ermua) 33:44
  19. Iker Odria (Elgoibar) 33:45
  20. Eñaut Lertsundi (Ondarroa) 33:57
  21. Andoni Larrañaga (Lazkao) 34:06
  22. Andrea Garai (Gasteiz) 34:31
  23. Julen Esnaola (Tolosa) 34:40
  24. Arkaitz Gorostidi (Elgoibar) 34:55
  25. Iraitz Ferreira (Mendaro) 35:05
  26. Patxi Esnaola (Tolosa) 35:09
  27. Julen Cid (Elgoibar) 35:09
  28. Maddi Mujika (Elgoibar) 35:14
  29. Sonia Lopez (Ermua) 35:28
  30. Iker Arrillaga (Elgoibar) 35:30
  31. Iñigo Ortuoste (Elgoibar) 35:32
  32. Aitor Agirre (Abadiño) 35:38
  33. Joseba Ortega (Azpeitia) 35:54
  34. Ainhoa Lendinez (Elgoibar) 36:13
  35. Ayouz Hesine (Beasain) 36:52
  36. Txomin Buztindui (Ondarroa) 36:56
  37. Isi Hernandez (Gasteiz) 37:04
  38. Aitor Aranzamendi (Elgoibar) 37:11
  39. Javi De La Fuente (Beasain) 37:32
  40. Jose Luis Diez (Elgoibar) 37:33
  41. Jon Agote (Elgoibar) 37:41
  42. Juanan Martin (Elgoibar) 37:58
  43. Angel Quintana (Elgoibar) 38:09
  44. Unai Uzkudun (Elgoibar) 38:11
  45. Hodei Juaristi (Azpeitia) 38:15
  46. Gorka Mir (Elgoibar) 38:32
  47. Ricardo Ruiz (Gasteiz) 38:51
  48. Iñigo Otaegi (Elgoibar) 38:59
  49. Asier Bikendi (Gasteiz) 39:17
  50. Iñigo Olañeta (Aulesti) 39:22
  51. Mikel Hernandez (Soraluze) 39:34
  52. Alex Bergua (Elgoibar) 39:39
  53. Peio Angulo (Azpeitia) 39:45
  54. Ruben Martinez (Ondarroa) 39:50
  55. Aitor Fernandez (Bilbo) 39:59
  56. Jon Peli Uriguen (Elgoibar) 40:01
  57. Aimar Elizburu (Elgoibar) 40:31
  58. Jose Antonio Salgado (Altsasua) 40:39
  59. Beñat Gallastegi (Abadiño) 40:43
  60. Imanol Cerdeira (Elgoibar) 41:32
  61. Haritz Iriondo (Elgoibar) 41:44
  62. Jose Manuel Lopez (Ermua) 41:49
  63. Antxon Arizmendi (Elgoibar) 41:58
  64. Markel Goenaga (Elgoibar) 42:00
  65. Jon Aberasturi (Leioa) 42:05
  66. Pilar Arriola (Elgoibar) 42:13
  67. Ibon Caballero (Bergara) 42:20
  68. Maite Egaña (Zumaia) 42:54
  69. Salvador Millan (Castelldefels) 42:59
  70. Iker Panizo (Elgoibar) 43:09
  71. Iñigo Bravo (Gasteiz) 43:24
  72. Lore Bereziartua (Elgoibar) 43:31
  73. Anes Hernandez (Gasteiz) 45:18
  74. Aitor Elizburu (Elgoibar) 46:32
  75. Endika Bravo (Gasteiz) 47:42
  76. Juan Manuel Murillo (Bilbo) 49:00
  77. Alexander Bilbao (Elgoibar) 54:48

2021 11 20 Karakate1

2021 11 20 karakateko igoera 27 Mikel beunza esprinta barren 1

2021 11 20 karakate igoera 27 elgoibar andrea garai irab barren

2021 11 20 karakate igoera 27 elgoibar eneko etxaniz txaloak barren

2021 11 20 karakate igoera 27 elgoibar hasiermurua irab barren

 2021 11 20 karakate igoera 27 jendea barren

2021 11 20 karakate igoera 27 elgoibar irabazleak barren

2021 11 20 karakate igoera 27 elgoibar danak barren