Abenduaren 3an Euskararen Egunaren dela-eta, DBH edo Batxilergoko ikasleentzako esaldi lehiaketa jarri zuen abian Elgoibarko Izarrak Udalarekin lankidetzan. Euskara foku duen eta euskal abesti batetik aterata dagoen esaldia aurkeztu behar zuten lehiaketara, taldeka, eta hamazortzi taldek aurkeztu dute esaldi bat.
Esaldi irabazlea aurkeztu duen taldearentzako saria izango da beren esaldiarekin Elgoibarko horma batean grafiti bat egitea. Ikasgela irabazleak dozena bat kide hautatu beharko ditu, eta horiek izango dira graffitia egingo dutenak, graffitigile profesional baten laguntzaz. Hala, graffitigintzako teknikak ezagutu eta praktikan jartzeareko aukera izango dute irabazleek. Graffitia urtarrilean egitea aurreikusten dute.
• Euskarazko esaldi lehiaketako aurreko edizioetako irabazleak
- Euskararen Eguneko esaldi lehiaketako saririk ez dute emango (2020-11-12)
- 2019an Nerea Urbietak irabazi zuen 'Jardun eta jardun, danona egin daigun!', leloarekin.
- 2018an Intza Urangak aurkeztutako esaldiak irabazi zuen lehiaketa.
- 2017akoan Aiala Sierrak izan zen irabazlea, Ilargiraino eta bueltan erabiliko zaitut esaldiarekin.
- 2016an Asier Garaialdek aurkeztutako esaldiak irabazi zuen lehiaketa, Ez izan beldur, izan hiztun lelorekin.
- 2015ekoa Markel Garate mendaroarrak irabazi zuen, Nik hasi zuk jarraittu leloarekin.
- 2014an, Euskararen eguneko estraineko esaldi lehiaketa Uxue Mancisidorrek aurkeztutako Nire ahotik zure belarrira esaldiak irabazi zuen.