Euskararen Eguneko esaldi lehiaketako saririk ez dute emango

Barren.eus 2020ko aza. 12a, 14:41

Antolatzaileek jakinarazi dutenez, aurtengo parte-hartzea apala izan da eta ez da egon kamiseta batean jartzeko moduko esaldirik. Horren ordez antzerki bat antolatuko dute.

Elgoibarko Izarrak eta Gaztelekuak esaldi lehiaketa antolatu dute seigarren urtez, Euskararen Egunaren harira. DBHko eta Batxilergoko ikasleentzako lehiaketa zen, eta euskararekin zerikusia zuen esaldiren bat osatu behar zuten partaideek, euskara hitza agertu gabe. Esaldi irabazlearekin kamisetak ateratzea zuten helburu, baina antolatzaileek jakinarazi dutenez aurtengo parte-hartzea apala izan da eta ez da egon kamiseta batean jartzeko moduko esaldirik.

 • Antzerkia Oskar Estangarekin

Esaldi lehiaketaren ordez antzerki bat antolatu dute Batxilergoko lehenengo mailakoentzat. Oskar Estanga (Gaintza, Nafarroa, 1978) musikariak bertsolaritzatik hartutako bat-bateko tresnekin estilo desberdinetako kantak inprobisatuko ditu. Geletan emango ditu saioak, urtea amaitu aurretik.

• Euskarazko esaldi lehiaketako aurreko edizioetako irabazleak