Euskarazko esaldien lehiaketak egin dituzte Elgoibarren eta Mendaron, Euskararen Egunaren harira

Barren.eus 2017ko abe. 1a, 09:41

Euskararen Nazioarteko Egunaren harira, euskarazko esaldien lehiaketa antolatu dute Elgoibarko eta Mendaroko Gaztelekuek, eta irabazleak mjakitera eman dituzte.

Elgoibarren Aiala Sierra izan da irabazlea, Ilargiraino eta bueltan erabiliko zaitut esaldiarekin. Ander Mujikak diseinatutako kamisetak atera dituzte esaldi horrekin, eta ikastetxeetan banatuko dituzte. Mendaron, bestalde, Judith Madariagaren Euskara belarritik sartu eta bihotzean geratu esaldiak irabazi du. Mendaroko Udalak ateratzen duen egutegian agertuko da esaldia. Irabazleak Morroskilo dendan euskarazko liburu edo CD bat erosteko bonoa jasoko du.

• Aurreko edizioetako irabazleak

Arreiturre Institutuko ikasle Asier Garaialdek aurkeztutako esaldiak irabazi zuen iaz lehiaketa, Ez izan beldur, izan hiztun lelorekin. Euskararen eguneko estraineko esaldi lehiaketa Uxue Mancisidorrek aurkeztutako Nire ahotik zure belarrira esaldiak irabazi zuen, eta 2015ekoan, Markel Garate mendaroarra izan da irabazlea, Nik hasi zuk jarraittu leloarekin.

euskara esaldi lehiaketa mendaro v1 euskara esaldi lehiaketa mendaro zoom
euskarazko esaldi lehiaketa elgoibar zoom  euskarazko esaldi lehiaketa elgoibar v1