Musika eskolan izan beharrean IMHko Areto Nagusian izango da mahai-ingurua, abenduaren 22an, eguaztena, 19:00etan hasita.
Elgoibarko Udaleko Bizikidetza Mahaiak, Herritarren Bizikidetza Foroarekin elkarlanean, Bizikidetza ereiten jardunaldien bigarren edizioa antolatu du, eta horren barruan egingo dute Bakearen sukaldeak mahaingurua. Arnaldo Otegi, Jesus Egiguren eta Pello Rubio batuko dituzte, eta Maider Maraña Baketik Fundazioko teknikariak moderatuko du mahaia.
Elgoibarreko Txillarre baserrian bakerako baldintzak landu ziren 2000. hamarkadan. Bertako protagonistak batuko ditu ekitaldiak, elkarrizketa botereari buruz jarduteko.
∞Lotura duten albisteak:
- Txillarre baserrian izan dira Kataluniako telebista publikokokoak ETAren desagerpenaren hamargarren urteurrenaren harira (2021-10-29)
- Paco Egea hil da, Eusko Jaurlaritzako Ekonomia kontseilaria izandakoa (2021-06-11)
- Txillarretik zuzenean eskaini dute 'Faktoria' irratsaioa Otegirekin eta Egigurenekin (2018-02-23)
- 'De Txillarre a Aiete' aurkeztera etorriko dira dokumentalaren egileak Elgoibarrera (2014-05-06)
- Pello Rubio 'Txillarre': "Prozesuari emandako gizonak dira Arnaldo Otegi eta Jesus Egiguren" (2012-11-16)