Elgoibarko Udalaeko Bizikidetza Mahaiak, Herritarren Bizikidetza Foroarekin elkarlanaean Bizikidetza ereiten jardunaldiak antolatu ditu, eta horren barruan, Bakearen sukaldeak izeneko mahaingurua iragarrita zegoen datorren martitzenerako, baina partaideetako baten agenda arazoak direla-eta, bertan behera geratu da ekitaldia. Bizikidetza Mahaiak jakinarazi du data berriren bat iragarriko dutela aurrerago.
BARREN astekaria inprentara bidali ondoren jakinarazi dute albistea antolatzaileek, ondorioz, aldizkarian mahaingurua egingo dela jartzen du.