Patinatzeko ‘street’ pista bat eraiki dute, pista lau bat, hiru plano inklinatu berri, zintarri bat eta baranda bat ere ipini dute trukoak egiteko. Erabiltzaileen eskaerari erantzunez,Street pista berria lehenagotik zegoen bowl erako pistarekin ere lotu dute.
Skate parkearen ingurua ere eraberritu du Udalak. Picnic gune bat sortu dute, plastiko birziklatuz egindako bi mahai jarrita, bi zakarrontzi eta pertsonentzako eta txakurrentzako ura edateko egokia den iturri bat ere ipini dute. Udaletik jakinarazi dutenez, 30.000 euroko inbertsioa (BEZ gabe) egin dute skate parkea handitu eta eraberritzeko. Zut Skateparks enpresak egin ditu lanak, 2018an parkea eraiki zuen enpresak.
Partaidetza bidezko aurrekontuetan herritarrek euren botuekin aukeratutako bost proiektuetako bat izan zen hau.
∞Lotura duten albisteak:
- Hasi dituzte Basarteko skate parkea handitu eta hobetzeko lanak (2021-11-09)
- Danel Iriondo: “Nire pasioa da skate-a eta libre dauzkadan ordu guztiak eskaintzen dizkiot” (2021-09-10)
- Partaidetza bidezko aurrekontuetan herritarrek boto gehien emandako bost proiektuak gauzatuko ditu Udalak (2021-07-21)
- Jendetza batu da Skatepark berriaren inaugurazio jaira (2018-11-17)
- Skatepark berria eraikitzeko lanak hasi dituzte Basarte (2018-09-25)