Udalak 25.000 euroko (gehi BEZ) inbertsioa egingo du skate parkean, eta obra Zut Skateparks enpresak egingo du, 2018an parkea eraiki zuen enpresa berak, hain zuzen ere.
• 130 metro koadro gehiago, eta piknikerako gune berria
Udaletik jakitera eman dutenez, aste honetan hasi dituzten lanek hogei bat egun irautea aurreikusten dute. Lanak amaitu ostean, skate parkeak 130 metro koadro inguru gehiago izango ditu, eta azalera berri horretan eraikiko dituzte patinatzeko pista lau bat, plano inklinatu bat, zintarri bat, baranda bat eta bihurgune bat. Horrez gain, ingurua ere hobetuko du Udalak, piknika egiteko pare bat mahai eta iturri bat gehituta inguruan.
2021eko partaidetza bidezko aurrekontuen bitartez aurrera eramango diren bost proiektuetako bat da honakoa.
∞Lotura duten albisteak:
- Danel Iriondo: “Nire pasioa da skate-a eta libre dauzkadan ordu guztiak eskaintzen dizkiot” (2021-09-10)
- Partaidetza bidezko aurrekontuetan herritarrek boto gehien emandako bost proiektuak gauzatuko ditu Udalak (2021-07-21)
- Jendetza batu da Skatepark berriaren inaugurazio jaira (2018-11-17)
- Skatepark berria eraikitzeko lanak hasi dituzte Basarte (2018-09-25)