Skater profesionalak eta afizionatuak elkarrekin ibili dira Basarteko Skatepark-aren inaugurazio jaian. Ian Campbell, Danny Leon eta Queen of Bandals taldeko Mariak, Iraiak eta Ainarak patinete gainean ibiltzeko duten trebezia eta erraztasuna laga dute agerian. Bertako skate zaleak ere ez dira atzean gelditu ordea, eta gaztetxoen artean arrakasta duen kirola dela ikusi da. Ume eta gaztetxo asko azaldu dira inaugurazio jaira euren skate board patineteekin edo scooter patineteekin.
Danny Leon 23 urteko Madrilgo skater profesionala da eta Munduko Txapelketako probetan parte hartzen du. Ian Campbell donostiarra Euskal Herriko patinatzaile onenetarikoa da. Ianek aita estatubatuarra du eta aitaren eskutik hasi zen patinatzen oraindik ume mokoa zela.