Salgai daude Motxailen Aterpe bertso saiorako sarrerak

Barren.eus 2022ko otsailaren 23a

Martxoaren 18an Zerua Motxailen Aterpe bertso saioa egingo dute Mendaron, Motxaila Egunerako antolatutako ekintzen baitan.

Mendaroko Sanaustin aretoan izango da bertso saioa, 22:00etan. Maialen Lujanbio, Andoni Egaña, Alaia Martin eta Eli Pagola arituko dira bertsotan Maialen Olazabal gai-jartzailearen esanetan.

Sarrerak jadanik salgai ipini dituzte Morroskillo dendan eta Aitzbeltz tabernan zazpi euroren truke.

Pandemia dela-eta, azken bi urteetan ez dute antolatu Motxaila Egunik. Aurtengoa hamabosgarrena izango da.

∞Lotura duten albisteak: