Motxaila Eguneko bertso saioa egin behar zuten bariku honetan San Agustin kulturgunean eta zapatuan bazkaria eta kontertuak gaztetxean. Mendaroko Udalak horiek bertan behera lagatzea erabaki du, koronabirusaren aurreko prebentzio neurri modura. Hori ikusita, gainerako ekitaldiekin aurrera jarraitzeak zentzurik ez zuela-eta ez egitea erabaki dute Motxaila Egunaren antolatzaileek eta bertan behera gelditu dira Gaztetxetik Aitzbeltz kobara egitekoak ziren irteera eta Motxaila Band taldeak zapatu arratsaldean egin behar zuen kalejira.
• ‘Susanaren iraultza’ klown ikuskizuna, bertan behera
Martxoaren 8ko egitarauaren barruan Susanaren iraultza klown ikuskizuna eman behar zuten domekan San Agustin kulturgunean, baina hori ere bertan behera lagatzea erabaki du Mendaroko Udalak.