Elkartetik jakinarazi dute azkeneko unera arte egon direla zain erabakia hartzeko, baina ez dutela atzeratzea beste aukerarik ikusi. “Penaz hartutako erabakia izan da, baina hartutako erabakia egokiena dela pentsatzen dugu. Dena ondo joanez gero, 2022an ospatuko dugun 15. Motxaila Egunera gonbidatzen zaituztegu”, jaso dute oharrean.
∞Lotura duten albisteak:
- Motxaila Eguna bertan behera gelditu da (2020-03-12)