211.777 euroko dirulaguntza emango die Udalak ikastetxeei aurtengo ikasturterako

Barren.eus 2022ko mar. 2a, 15:28

Joan den ikasturtean baino 54.000 euro gehiago dira. Dirulaguntza hori Udaleko Hezkuntza, Gizarte Ongizate, Euskara, Berdintasun, Sustapen Ekonomiko eta Enplegua eta Haur, Nerabe eta Gazteen Sustapenerako sailek bideratu dute, betiere, eskolekin adostutako hitzarmenak garatzeko eta sail hauen helburuekin bat datozen ekintzak abian jartzeko. Honela banatu dute dirua:

  • Herri Eskola (30.985,32 euro)
  • Institutua (33.879,87 euro)
  • Ikastola (59.014,88 euro)
  • Meka (14.028,26 euro)
  • IMH (71.981,77 euro)
  • EPA (1.886,90 euro)


Hitzarmena honakoek sinatu dute, besteak beste: Ane Beitia Arriola, Elgoibarko Udaleko alkatea; Jabier Larrañaga Alberdi, Elgoibar Ikastolako zuzendaria; Raquel Aguirre Ormaechea, Herri Eskolako zuzendaria; Iñaki Odriozola Sustaeta, Elgoibarko Institutuko zuzendaria; Ane Alustiza Alustiza, MEKA Lanbide Eskolako zuzendariordea, Ixaka Egurbide Lekube, IMHko zuzendaria eta Estibalitz Arando Ugartetxea EPAko idazkaria. Goiko argazkian ageri dira Kalegoen plazan, hitzarmena sinatu ostean.

 

∞Lotura duten albisteak: