Guztira 170.925,45 euroko dirulaguntza emango die Udalak 2019/2020 ikasturtean hainbat proiektu eta egitasmo finantzatzeko. Hitzarmena honakoek sinatu dute: Ane Beitia Elgoibarko Udaleko alkateak; Jabier Larrañaga Elgoibar Ikastolako zuzendariak; Rakel Agirre Herri Eskolako zuzendariak [ezin izan du gaurko ekitaldian egon]; Iñaki Odriozola Arreiturre Institutuko zuzendariak; Alberto Iturricastillo MEKA Lanbide Eskolako zuzendariak eta Ixaka Egurbide IMHko zuzendariak.
Dirulaguntza hori Udaleko Hezkuntza, Gizarte Ongizate, Euskara, Berdintasun, Sustapen Ekonomiko eta Enplegua eta Haur, Nerabe eta Gazteen Sustapenerako sailek bideratu dute.
Laguntzen zenbatekoari dagokionez, hauexek datuak:
- Herri Eskola 26.384 euro
- Institutua 8.717,80 euro
- Ikastola, 57.084,55 euro
- Meka, 5.900 euro
- IMH 71.314,08 euro
- 198.340 euroko dirulaguntza emango die Udalak herriko ikastetxeei (2019-03-27)
- Elgoibarko Udalak 95.000 euroko diru-laguntza emango die aurten herriko ikastetxeei (2018-03-23)
- Elgoibarko Udalak 38.000 euroko diru-laguntza emango die aurten herriko ikastetxeei (2017-04-25)
- Elgoibarko Udalak 33.178 euroko diru-laguntza emango die ikastetxeei hainbat proiektu eta egitasmo finantzatzeko (2016-05-17)
- Elgoibarko Udalak 29.431,51 euroko diru-laguntza emango die ikastetxeei (2015-05-04)
- Lankidetza hitzarmena berritu dute Udalak eta herriko ikastetxeek (2014-04-01)
- Elgoibarko Udalak 26.138 euroko diru-laguntza emango die ikastetxeei (2013-04-16)
- 13.000 euroko diru laguntza banatu du Udalak ikastetxeen artean (2011-03-30)
- Osasunerako hezkuntza sustatzeko laguntza eman die Udalak ikastetxeei (2012-05-18)