Elgoibarko Udaleko Ongizate, Euskara, eta Haur eta Gazteen Sustapenerako sailek eskolekin adostutako hitzarmenak dira gaur goizean udaletxean sinatu dituztenak. Jasotzaileak Ikastola, Herri Eskola, Institutua eta Meka izango dira. Horrela bada, Ikastolak: 9.553,84 euroko laguntza jasoko du, Herri Eskolak 6.151,73 eurokoa, Institutuak 10.857,21 eurokoa eta Mekak 6.615,22 eurokoa. Guztira 33.178 euroko diru-laguntza izango da (iaz 29.431,51 eurokoa izan zen).
Diru-laguntza horietaz gain, Udaleko Berdintasun Sailak eta Sustapen Ekonomiko Sailak diru partida bat izendatu dute eskoletan sail horien helburuekin bat datozen ekintzak abian jartzeko.
Udalak hitzarmen bidez diruz lagunduko dituen proiektu eta egitasmoak ondorengoak dira:
ONGIZATE SAILAK (18.000,00 €)
◊ Osasunaren Hezkuntza programa gauzatzeko:
- Ikastolari: 4.587,84 €
- Herri Eskolari: 2.451,73 €
- Institutuari: 8.539,21 €
- Mekari: 2.421,22 €
EUSKARA SAILAK (10.200 €)
Ikastolari: 3.100 €
- ◊ Eskolaz kanpoko egonaldietarako: 1.000 €
- ◊ Bertsogintza egitasmorako: 1.184,72 €
- ◊ Euskara sustatzeko jarduerak: 915,28 €
Herri Eskolari: 2.600 €
- ◊ Eskolaz kanpoko egonaldietarako: 1.000 €
- ◊ Bertsogintza egitasmorako: 1.004,21 €
- ◊ Euskara sustatzeko jarduerak: 595,79 €
Institutuari: 1.300 €
- ◊ Euskara sustatzeko jarduerak: 1.300 €
Mekari: 3.200 €
- ◊ Euskara sustatzeko jarduerak: 300 €
- ◊ Motibazio saioetarako: 700 €
- ◊ Lantokian praktikak euskaraz egiteko: 2.200 €
HAUR ETA GAZTEEN SUSTAPENERAKO SAILAK (4.978 €)
◊ Gaztematika (Gipuzkoako haurrentzako eta gazteentzako sustapen sistema) garatzen laguntzeko:
- Ikastolari: 1.866 €
- Herri Eskolari: 1.100 €
- Institutuari: 1.018 €
- Mekari: 994 €
-
Elgoibarko Udalak 29.431,51 euroko diru-laguntza emango die ikastetxeei (2015-05-04)
-
Lankidetza hitzarmena berritu dute Udalak eta herriko ikastetxeek (2014-04-01)
- Elgoibarko Udalak 26.138 euroko diru-laguntza emango die ikastetxeei (2013-04-16)
- 13.000 euroko diru laguntza banatu du Udalak ikastetxeen artean (2011-03-30)
- Osasunerako hezkuntza sustatzeko laguntza eman die Udalak ikastetxeei (2012-05-18)