Auzolanean egin dute grafitia Euskararen Eguneko esaldi lehiaketako irabazleek

Barren.eus 2022ko mar. 11a, 14:48

Euskararen Eguneko esaldi lehiaketa irabazi zuen Elgoibar Ikastolako DBH2 A taldeak aurkeztutako 'Euskara zabalduaz lau haizeetara' esaldiak. Basarteko horma batean idatzi dute gaur, grafiti bihurtuta.

 

Fill In Culture taldeko grafitigile profesionalen laguntzarekin sortu dute 'Euskara zabalduaz lau haizeetara' esaldia ardatz duen grafitia. Auzolanean egin dute, txandaka. Hala, graffitigintzako teknikak ezagutu eta praktikan jartzeareko aukera izan dute ikasleek. Fill In Culture taldeko kideek ematen zizkieten argibideak jarraitu dituzte ikasleek. Grafitigileen erremintan erabiltzen ikasi dute eta aukeratu dituzten koloreak eta formak zergatik aukeratu dituzten ere azaldu diete. Hasieran beldur pixka batekin hurbiltzen ziren hormara, baina txandak pasa ahala segurtasun handiagoa nabari zitzaien. Gustura gelditu dira azken emaitzarekin.

Abenduaren 3an Euskararen Egunaren dela-eta, DBH edo Batxilergoko ikasleentzako esaldi lehiaketa jarri zuen abian Elgoibarko Izarrak Udalarekin lankidetzan. Euskara foku duen eta euskal abesti batetik aterata dagoen esaldia aurkeztu behar zuten lehiaketara, taldeka, eta hamazortzi taldek aurkeztu zuten esaldi bat. Txomin Artolaren 'Aberriaren Mugak' abestitik hartutako 'Euskara zabalduaz lau haizeetara' esaldiarekin irabazi zuen lehiaketa Elgoibar Ikastolako DBH2 A taldeak.

 •  ARGAZKI-BILDUMA

2022 03 11 euskara zabalduaz lau haizeetara graffitia elgoibar BARREN

2022 03 11 euskara zabalduaz lau haizeetara graffitia elgoibar BARREN 2

2022 03 11 euskara zabalduaz lau haizeetara graffitia elgoibar BARREN zu

• Euskarazko esaldi lehiaketako aurreko edizioetako irabazleak