Gipuzkoako Udaberri Txapelketako gomazko paletako binakako finala jokatu zuten, aurreko barikuan, Astigarragan. Lagunak taldeko Kepa Arrizabalagak eta Mikel Arrietak Astigarragako Mundarro taldeko bikotea, Alain Agirrek eta Beñat Zubiarrainek osatutakoa, izan zuen aurkari, eta elgoibartarrak gailendu ziren, 17 eta 25.
Asier Gurrutxagak eta Mikel Arrietak hasi zuten txapelketa, baina Gurrutxagak min hartu zuen eta Kepa Arrizabalagak ordezkatu du finalerdietan eta finalean. Hortaz, hiruren artean eskuratu dute Lehen Mailako txapela.
∞Lotura duten albisteak:
- Udaberri Sariko finala jokatuko dute Kepa Arrizabalagak eta Mikel Arrietak (2022-03-17)
- Asier Gurrutxaga eta Mikel Arrieta palistak txapeldunorde Udaberri Txapelketan (2021-06-21)
- Gipuzkoako Txapelketako finala galdu egin zuten Arrizabalagak eta Lizarraldek (2018-11-26)
- Arrizabalaga eta Lizarralde elgoibartarrak irabazle Euskal Herriko Pala Txapelketa Irekian (2018-05-22)
- Beñat Arrizabalaga eta Ander Conde Gipuzkoako txapeldun gomazko paleta txapelketan (2017-12-04)