Motxaila elkartekoek hainbat ekitaldi antolatu zituzten Udaberriaren etorrera ospatzeko egiten duten Motxaila Egunearako. Bertso saioa egin zuten ostiralean, eta zapatuan, Udaberria iritsi bezperan, Aitzbeltz kobazulora igotzeko batu ziren hainbat lagun. Oinez igo ziren kobaraino, eta han Aitzbeltzeko kobraren istoria azaldu zien Morkaikoko Leizarpe Espeleologia taldeko kide Evaristo Rodriguezek, eta musikarik eta mokaturik ere ez zen falta izan. Aitzbeltzetik jaitsi ostean, Gaztetxean egin zuten Motxaila Eguneko bazkaria, eta lagun asko batu ziren, salgai jarritako tikek guztiak agortu baitziren. Bazkalostean musikak girotu zuen Motxaila Eguna, Ostikda elektrotxarangaren saioarekin arratsaldean, eta Muzak eta Altxa Porru taldeek eman zuten kontzertuarekin gauean.
Hona Motxaila elkartekoek bidalitako hainbat argazki. (irudi eta bideo gehiago Motxaila taldearen Facebookeko orrialdean)
∞Lotura duten albisteak:
- Motxaila Egunerako egitaraua prest dago (2022-03-14)
- Aurten ere ez da Motxaila Egunik izango (2021-03-18)
- Motxaila Eguna bertan behera gelditu da (2020-03-12)