Caja Rural Ikolan Beasain taldeko txirrindulari Ander Gonzalez Goikoetxea gailendu zen Mendaroko Txirrindulari Elkarteak antolatutako lasterketaren bigarren ekitaldian. Bera izan zen azkarrena azken esprintean eta 58 minutu eta 22 segundoko denboran osatu zuen 43 kilometroko ibilbidea. Danena taldeko Eñaut Urcaregi sailkatu zen bigarren postuan eta Iruki Donostaldea taldeko Beñat Ilzarbe hirugarrengoan, biak irabazlearen denbora berarekin. 59 txirrindulariz osatutako tropela elkarrekin ailegatu zen helmugara, eta 68k bukatu zuten proba. Nesketan Izaro Etxarri andoaindarra izan zen azkarrena. Taldekako sailkapenean Caja Rural Ikolan Beasain taldea izan zen onena.
Kadete mailako txirrindulariek hiru lasterketa jokatu dituzte orain arte denboraldi honetan; Beasainen, Zarautzen eta azkena Mendaron. Beñat Ilzarbe dago sailkapeneko lehen postuan, 44 punturekin, Ander Gonzalez bigarrengoan, 37 punturekin eta Ander Otegi hirugarrengoan 36 punturekin. Sailkapen osoa: Gipuzkoako Txirrindularitza Federazioaren webgunean.
∞Lotura duten albisteak: