Mendaro Herria txirrindularitza Sari Nagusia jokatuko dute martxoaren 19an

Barren.eus 2022ko mar. 16a, 17:47

Kadeteen txirrindularitza proba jokatuko dute zapatuan, martxoaren 19an, Mendaron.

25 urtean kadete mailako txirrindularitza lasterketarik antolatzeke egon eta gero, iaz egin zuten Mendaro Herria txirrindularitza Sari Nagusiaren estreinako edizioa. 198 txirrindularik parte hartu zuten guztira, eta Donosti Berri taldeko Aimar Alarcia izan zen denetan azkarrena.

Zapatuan jokatuko dute bigarren ekitaldia, 11:00etan hasita. Mendaroko Txirrindulari Elkarteak (MTE) 43 kilometroko ibilbidea prestatu du kadete mailako txirrindularientzako. Hasi eta amaitu Herriko Enparantzan egingo da lasterketa. Mendarotik Bergararaino joango dira, Elgoibartik eta Soraluzetik pasata, eta bide beretik itzuliko dira Mendaroraino.

2022 03 16 mendaro kadeteak txirrindularitza