"Agur" abestiaren bideoklipa aurkeztu du Muga taldeak

Barren.eus 2022ko mar. 28a, 12:52

Xabier Montoiaren izenburu bereko poema liburuan oinarrituriko "Anfetamiña" diskoan jasotako "Agur" abestiaren bideoklipa aurkeztu du Muga taldeak.

Alberto Gonzalez (6nemen9, Uler-600 eta Aterkings taldeetan ibilitako musikariak) musikari elgoibartarrak Xabier Montoiaren Anfetamiña (Susa, 1983) poema liburuari musika jartzeko sortutako proiektua da Muga.

2019an argitaratu zuten 'Anfetamiña' diskoan askotariko zortzi abesti batu zituzten, eta horietako bat da 'Agur' abestia. Ikus hemen Mikel Unamunzagak sortu duen bideoklipa:

∞Lotura duten albisteak: