Muga taldeak hasiko du domekan ‘Begiekin entzutekoak’ zikloa

Barren.eus 2021ko api. 15a, 12:00

Alberto Gonzalez elgoibartarraren azken proiektua den Muga taldeak hasiko du ‘Begiekin entzutekoak’ zikloa, Mendaron.

Koronabirusagatik iaz ezin izan zuten Gararock jaialdia antolatu Mendaron eta arantza hori kendu nahian, 'Begiekin entzutekoak' zikloa antolatu dute, Mendaroko Udalaren laguntzarekin. Domekan hasiko dute zikloa, Muga taldearen kontzertuarekin. 

Alberto Gonzalez elgoibartarraren azken proiektua da Muga, Xabier Montoiaren Anfetamiña poema-liburuari musika jartzeko sortutakoa. 6nemen9, Uler-600 eta Aterkings taldeetan ibilitako musikari elgoibartarrak, Xabier Montoiaren Anfetamiña (Susa, 1983) poema liburuari musika jartzeko sortutako proiektua da Muga, taldea bainoago, proiektu musikala.

  • 19:00etan izango da kontzertua, San Agustin kulturgunean. Sarrerak 2 euroan jarriko dituzte salgai.

∞Lotura duten albisteak: