EME Ekintzak jardunaldien barruan antolatutako bigarren saioa izango da honakoa, -Joseba Irazokik eman zuen Master Classak izan zen aurrenekoa-. Pottoko Studioko sortzaile Fredi Pelaez lazkaotarraren hitzaldia antolatu dute oraingoan, apirilaren 6rako (eguaztena). Musika eskolako auditoriumean izango da, 19:30ean. Pelaezek norbere lokal edo etxean grabazio bati ekiteko urratsak azalduko ditu. Izan ere, musikagintzan ari diren gero eta gehiagok, izan profesional edo afizionatu, jotzen dute autoprodukziora euren lanak zabaltzeko orduan, eta antolatzailen berbetan prozesuaren hasieran sor daitezkeen galdera eta zalantzak argitzeko lagungarria izango dela hitzaldi hau.
Sarrera doan izango da, eta Irazokiren Master Classak izan zuen harrera izatea espero dute antolatzaileek. Horrez gain, apirilaren 30ean, EME Eguna egitekoak dira Elgoibarren. Egun horretan, musika gailu zaharren azoka, bazkaria eta Toletxeko lokaletan diharduten taldeen kontzertuak izango direla aurreratu dute. Elkarteko zazpi taldek hartuko dute parte Maalan egingo duten kontzertuan.
∞Lotura duten albisteak:
- Joseba Irazokik emandako musika eskoletan hartu dute parte herriko musikariek (2022-03-10)
- Elgoibarko kultur agenda batzeko webgune bat sortu dute herriko hainbat kultur eragilek (2020-01-14)
- Erabiltzeko prest daude Pedro Mugurutzan egin dituzten musikarientzako entsegu gelak (2019-02-22)
- Pedro Mugurutzako eskola zaharrean eraiki dituzten entsegu lokalak aurkezteko batuko da Udala musikariekin (2018-11-28)
- Musika taldeek entseguak egiteko bost lokal sortuko ditu Udalak Pedro Mugurutzan (2018-06-13)