2022ko nagusien danborradako kartela aukeratzeko lehiaketan 18 urtetik gorako edozeinek har dezakeela parte jakinarazi dute antolatzaileek. Bakoitzak nahi duen teknika erabili dezake kartela egiteko (argazkia, pintura, marrazkia, collagea, e.a.), baina ezinbestean agertu beharko da ondorengo testua: "Elgoibarko 2022ko danborrada. Ekainaren 11n 23:00etan". Lanak Elgoibarko Udaleko Kultura Sailean (Aita Agirre kulturgunean) aurkeztu beharko dira, 2022ko maiatzaren 6rako (eguerdiko 13:00ak baino lehen). Irabazleari 300 euroko saria emango diote.
Pandemia dela-eta, 2020ko Trinitate jaiak "formatu tradizionalean" ospatu ez arren, Atabal elkarteak antolatu zuen nagusien danborrada iragartzeko lehiaketa, eta Idoia Ortegak irabazi zuen.
Danborradarako kartel lehiaketako irabazlea, urtez urte:
- 2020 Idoia Ortega
- 2019 Mikel Cornejo
- 2018 Asier Gurrutxaga
- 2017 Xabier Isasti
- 2016 Aitziber Dominguez
- 2015 Nerea Oteiza
- 2014 -
- 2013 Nerea Oteiza
- 2011 Marina Gabiola
- 2010 Jose Manuel Esnal
- 2009 Jabi Barrenetxea
- 2008 Jose Manuel Esnal
- 2007 Jose Manuel Esnal
- 2006 Nestor Perez