Elgoibarko Lagun Taldea txirrindulari eskolak antolatzen du junior mailako txirrindularientzako lasterketa. Gainera, taldeko hiru txirrindulari lehiatuko dira proban: Eneko Ortega elgoibartarra, Aritz Esnaola mendaroarra eta Aitor Arranz eibartarra. Lasterketa 16:15ean hasiko da Mintxetatik, eta ibilbidea honakoa izango da: Elgoibar- Bergara-Elgoibar-Bergara-Elgoibar-Azkatarate-San Antolin-Elgoibar-Azkarate-San Antolin. Helmuga Mintxetan izango da, 18:30ak aldera.
Antolatzaileek ohartarazi dute boluntarioak behar dituztela ibilbidean zehar dauden bidegurutzeak zaintzeko. Laguntzeko prest daudenak honako e-postara idatzita jakinarazi behar dute: elt_txe@hotmail.com
Iaz, lasterketaren 41. edizioan, Hugo Aznar txirrindulari nafarra gailendu zen.
∞Lotura duten albisteak:
- Hugo Aznar txirrindulari nafarrak irabazi du Valentin Romeraren Oroimenezkoa (2021-09-20)
- Mintxetan hasi eta amaituko da bihar Valentin Romeraren Oroimenezko txirrindulari lasterketa (2021-09-17)
- Unai Zubeldiak irabazi du Valentin Romeraren Oroimenezkoa Mintxetako aldapan erakustaldia emanez (2020-03-01)
- Iker Barandiaran gailendu zen jubenilen txirrindulari lasterketan (2019-05-21)
- Aimar Erostarbe txirrindulari oñatiarrak irabazi zuen Elgoibarko Lagun Taldea Saria (2018-03-13)