Mintxetan hasi eta bukatu zen 86 kilometroko proba baldintza gogorretan jokatu zen, euripean, eta 50 txirrindularik bukatu zuten proba. Ez zen Elgoibarko ordezkaririk egon Elgoibarko Lagun Taldeak antolatutako lasterketan.
Hamabost txirrindulari nabarmendu ziren tropelarengandik, eta horietako zazpiren artean egon zen jokoan lehen postua. Iker Barandiaran Ibarguren izan zen guztietan azkarrena (2:12.59). Bi segunduko aldea atera zien helmugan Aitor Alberdiri (Sakana Group-Aralar TT) eta Jon Gili (Lizarte Ermitagaña). Ikus sailkapena -PDF- (Gipuzkoako Txirrindulari Federazioa)