Mintxetan hasi eta amaituko da bihar Valentin Romeraren Oroimenezko txirrindulari lasterketa

Barren.eus 2021ko ira. 17a, 10:39

Valentin Romeraren Oroimenezko Elgoibarko Hiria Saria txirrindularitza lasterketaren 41. ekitaldia jokatuko dute bihar, hilak 18.

Elgoibarko Lagun Taldea txirrindulari eskolak antolatzen du junior mailako txirrindularientzako lasterketa. Gainera, taldeko bost txirrindulari lehiatuko dira proban: Beñat Fernandez, Jokin Amorrosta, Eneko Ortega, Aitor Arranz eta Aritz Esnaola. Azken hirurak, kadete mailan diharduten arren, nagusiagoekin lehiatuko dira.

Lasterketa 16:00etan hasiko da Mintxetatik, eta ibilbidea honakoa izango da: Elgoibar- Bergara-Elgoibar-Bergara-Elgoibar-Azkatarate-San Antolin-Elgoibar-Azkarate-San Antolin. Helmuga Mintxetan izango da, 18:15ak aldera.
Iaz, Limousin Oriako taldeko txirrindulari Unai Zubeldia gailendu zen proba honetan.

2021 09 15 txirrindularitza Elgoibar hiria

∞Lotura duten albisteak: