Nafarroako Goi-mailako Kontserbatorioko ikasleen kontzertua ere “oso polita” izan zela nabarmendu dute, eta saxofoizaleek izugarri gozatu zutela gaineratu dute. Elgoibarko saxofoi jotzaileak finalera iritsi ez baziren ere, maila ona erakutsi zutela jakinarazi dute arduradunek. Elaia Etxaniz, Unai Aizpurua eta Aimar Vigara izan ziren Inazio Bereziartuako ordezkariak. Elgoibarko Udal Musika Bandak Herriko Antzokian eman zuen kontzertuan egin zuten lehiaketako sari banaketa ekitaldia. Miguel Angel Lorente (Musikene) eta Nahikari Oloriz Maya (Nafarroako Goi Mailako Kontserbatorioa) irakasleek eta Haizea Huegun Durán konposatzaileak osatu zuten epaimahaia. Finalera sailkatu ziren saxofoi jotzaileek jo behar izan zuten 'Ametsak' piezaren sortzailea da Haizea Huegun epaimahaikidea.
Hauek izan dira saridunak:
B maila: 1. saria: Alex Butron Ollo (Iruñea). Saxofoirako produktu sorta bat irabazi du.
A maila:
1. saria: Pablo Mira Rico (Alicante). 600 euro saxoantzako Selmer eta Vandoren produktuetan, 2023ko Hamaikasax ikastaroan matrikula doan eta Elgoibarko Udal Musika Bandarekin kontzertu bat bakarlari gisa irabazi ditu.
2. saria: Mafalda Maia (Oporto). 300 euro saxoantzako Selmer eta Vandoren produktuetan irabazi ditu.
3. saria: Ilia Pelayo (Kantabria). 150 euro saxoantzako Selmer eta Vandoren produktuetan.
*Argazkiak: Inazio Bereziartua Musika eta Dantza Eskola
∞Lotura duten albisteak: