Pintxo lehiaketa egingo dute Mendaron asteburu honetan

Barren.eus 2022ko api. 7a, 12:36

Pintxo lehiaketa antolatu du Mendaroko Udalak astebururako, zapatu eta domekarako, eta hiru tabernak parte hartuko dute.

Aitz Beltz, Lagun Betikoak eta Uztargi tabernek hartuko dute parte Mendaroko pintxo lehiaketan. Goizez eta arratsaldez salduko dituzte lehiaketarako propio sortutako mokaduak tabernariek: goizez, 12:00etatik 15:00etara, eta arratsaldez, 19:00etatik 21:00etara. Herritarrek euren pintxo gustukuena aukeratu ahal izango dute gero, eta parte hartzen dutenen artean 50 euroko hiru erosketa-bono zozketatuko ditu Udalak. Zapatu arratsaldean, gainera, Bizi Poza txaranga ibiliko da kaleak girotzen.

Iazko azaroan egin zuten pintxo lehiaketan Lagun Betikoak elkarteak lehiaketara aurkeztutako ‘Bakailoa potxekin’ izeneko pintxoa izan zen irabazlea.