BIDEOA: EME Eguneko kontzertuak

Barren.eus 2022ko mai. 6a, 12:11

Elgoibarko Musikarien Egunean kontzertua eman zuten herriko sei taldek Maalan.

Elgoibarko Musikarien Elkartea sortu zuten 2018an herriko musikariei bultzada emateko asmoz, eta joan zen zapatuan egin zuten taldearen jendaurreko aurkezpena. Elgoibarko Musikarien Eguna antolatu zuten, eta horren barruan herriko sei taldek kontzertua eman zuten. Elgoibartarrek Elgoibarren eginiko musika bistaratu zuten. Umore onez eta giro onean joan zen estreinako EME Eguna, gustura, lagun artean eta musikaz gozatuz. Kontzertuetako zenbait une jaso ditugu laburpen-bideo honetan, bizi izan zen giroa ikusteko.

∞Lotura duten albisteak: