Ligaxkan puntu gehien batu dituzten dantzariek egin dute dantza Legazpiko zen Oreretako finaletan, adinka banatuta. Legazpirako (2007 eta 2008 urteetan jaiotakoak) ez da Inazio Bereziartua eskolako dantzaririk sailkatu, baina bai Oreretakorako. Unax Ansola elgoibartarrak egin zuen dantza eta maila oso ona eman zuela nabarmendu dute bere dantza irakasleek.
• Bakarlarien jaialdia, maiatzaren 27an
Aurresku txapelketetan aritu diren Inazio Bereziartua eskolako dantzariek Bakarlarien Jaialdia izeneko dantza erakustaldia emango dute maiatzaren 27an, barikua, Kalegoen plazan (19:30). "Aukera ederra izango da dantzari gazte hauek bakarka dantza egiten ikusteko", azaldu dute eskolako arduradunek. Ikasturte honetako txapelketak amaitu diren arren, nagusien mailan diharduten dantzariek, 15 urtetik gorakoek, entseguekin jarraituko dute uda osoan, urtero egiten duten moduan. Hala, iraileko lehen zapatuan, Zarautzen dantza egiteko prest izateko; eta, beranduago, azaroan, Hondarribian egingo den Euskadiko Aurresku Txapelketan parte hartu ahal izateko.
∞Lotura duten albisteak:
- Inazio Bereziartuako dantzariak Lezoko Aurresku Txapelketan egindako lanarekin gustura (2022-04-11)
- Maila ona eman dute Inazio Bereziartuakoek Elgoibarko Aurresku Txapelketan (2022-03-14)
- Inazio Bereziartua eskolako bost dantzarik hartuko dute parte Elgoibarko Aurresku Txapelketan (2022-03-09)
- Aurresku Ligako bigarren jardunaldian lehiatu ziren Elgoibarko lau dantzari Villabonan (2022-02-15)
- Elgoibarko dantzariek Legazpin hasi dute aurresku txapelketako liga (2022-01-31)
- Eneko Etxanizek irabazi du Elgoibarren jokatu duten Aurresku Txapelketa, bere mailakoetan (2021-05-10)