Maila ona eman dute Inazio Bereziartuakoek Elgoibarko Aurresku Txapelketan

Barren.eus 2022ko mar. 14a, 12:15

Elgoibarko XXI. Aurresku Txapelketa hartu zuen atzo, hilak 13, Elgoibarko Herriko Antzokiak.

Gazte mailako gipuzkoar erako aurresku txapelketaren laugarren edizioak bost jardunaldi ditu, eta hirugarrengoa izan da Elgoibarkoa. Hainbat herritako ia 30 dantzari igo ziren Herriko Antzokiko eszenatokira, besteak beste, Lasarte, Amasa-Villabona, Lezo, Zizurkil, Legazpi, Pasai Donibane, Areso, Lizartza, Andoain, Mendaro eta Elgoibarko dantzariak. Horien artean, Inazio Bereziartua Musika eta Dantza eskolako bost dantzarik hartu zuten parte: Malen Galarraga, Nerea Galindo, Duna Santos, Irene Toledano eta Elaia Etxaniz. Maila ona eman zutela azaldu dute dantzari gazteon irakasleek. 'Betronio haundia' eta 'Desafioa' dantzatu zituzten 13,14 eta 15 urtekoek; eta, 'Hondarribia haundia' eta 'Segurako zortziko zaharra' 10, 11 eta 12 urtekoek.

2022 03 13 aurresku txapelketa elgoibar inazio bereziartuakoak

Ligaxkako laugarren jardunaldia Oiartzunen jokatuko dute, martxoaren 27an. Honako hauek izango dira Inazio Bereziartuako ordezkariak: Nerea Galindo, Duna Santos, Uxue Cabrera eta Unax Ansola.

Hona parte hartu zuten Elgoibarko eta Mendaroko dantzariak, Joserra Cabrerak ateratako argazkietan:

2022 03 13 aurresku txapelketa elgoibar arg JR cabrera duna santos

2022 03 13 aurresku txapelketa elgoibar arg JR cabrera elaia etxaniz

2022 03 13 aurresku txapelketa elgoibar arg JR cabrera irene toledano

2022 03 13 aurresku txapelketa elgoibar arg JR cabrera malen galarraga

2022 03 13 aurresku txapelketa elgoibar arg JR cabrera nerea galindo mendaroarra

 

∞Lotura duten albisteak: