Eibarko Ipurua Gimnasia Erritmikako taldeko hamabost gimnastek hartu zuten parte Euskadiko txapelketan, aurrekoan Irunen jokatutako Gipuzkoako txapelketan sailkatzea lortu zutenek, alegia; eta horien artean zen Uxue Etxeberria. Bakarkako ariketan zein taldeka lehiatu zen gimnasta elgoibartarra, eta bietan igo zen podiumera. Bakarkakoan mazoekin aritu zen eta hirugarren puntuaziorik altuena eskuratu zuen bere ariketarekin. Brontzezko domina irabazi zuen.
Taldekakoan Nidia Olasolorekin batera aritu zen Etxeberria, jubenil B kategorian, eta lehen postua eskuratu zuten. Etxeberriak mazoak eta Olasolok pilota erabili zituen elkarrekin egin zuten ariketan.
∞Lotura duten albisteak: