Txankakuak eta Aizuk! 'Kafe 1 doan' kanpaina jarri dute martxan

Barren.eus 2022ko eka. 3a, 12:03

Elgoibarko 21 tabernatan eta jatetxetan 1.700 kafe oparituko dituzte Txankakuak eta Aizu!-k martxan jarri duten 'Kafe 1 doan' kanpainaren barruan.

Txankakua merkatari elkarteak eta Aizu! ostalarien elkarteak herriko saltoki txikietan kontsumoa sustatu eta bezeroak saritzeko kanpaina jarri dute abian. Gaurtik aurrera, herriko saltoki txikietan erosketak egiten dituzten bezeroei txartel bat emango diete, eta oparia dute txartel horietako askok, 1.700 txartelek, hain justu ere: kafe bat debalde hartzea izango da saria. Aizu! ostalarien elkarteko 21 tabernatan edo jatetxetan trukatu ahal izango dira saritutako txartelak kafea hartzeko. Nahi duenak ebaki bat edo infusioa ere eskatu ahal izango ditu saritutako txartelaren trukean.

Kanpaina uztailaren 10ean amaituko da.

2022 06 03 Txankakua kafe 1 doan kanpaina elgoibar aizu 1