Lehian aritu diren zortzi bolari taldeetako 56 kide elkartu ziren Floreagako bolatokian, eta Asolaberri taldeko Bittor Ugarteburuk irabazi zuen tiraldia (goiko argazkian lehen sailkatuak), baina bere taldekide Garikoitz Rodriguezek bukatu du lehen postuan sailkapen orokorrean. Eibarko bolariak 31 txirlo bota ditu jokatu dituzten bederatzi jardunaldietan. Sailkapen nagusiko bigarren postua ere Asolaberri taldeko bolari batek eskuratu du, Iñaki Gojenolak, 30 txirlorekin. San Migel taldeko Anjel Ibarluzea elgoibartarra bosgarren postuan sailkatu da, 27 txirlo botata.
Emakumezkoetan San Migel taldeko Aitziber Olaizola gailendu da, 15 txirlorekin. Lastur taldeko Amaia Korta izan da txapeldunorde, 14 txirlorekin.
Taldekako sailkapenean San Migel A taldea izan da onena, 104 txirlorekin. Asola Berri A taldeak eskuratu du bigarren postua, 99 txirlo botata. Bikoketakoan estua izan da oso lehia. Bittor Ugarteburu eta Bittor Astigarraga gailendu dira 48 txirlorekin, eta txapeldunorde izan dira Anjel Ibarluzea eta Xabier Loiola irabazleen txirlo kopuru bera botata, 48.
Floreagako (Azkoitia) tiraldiko sailkapena
- Bittor Ugarteburu (Asolaberri).......6 txirlo
- Beñat Astigarraga (Floreaga)........5
- Mikel Urkia (San Joxepe) .............5
- Erik Muñoz (Floregaga).................5
- Udai Zelaia (Lastur) .....................4
- Juantxo Jimenez (San Joxepe).....4
Gipuzkoako txapelketako sailkapen orokorra, gizonena eta emakumeena:
- Garikoitz Rodriguez (Asolaberri) .............31 txirlo
- Iñaki Gojenola (Asolaberri) .....................30
- Gorka Etxaniz (Floreaga) .....................28
- Bittor Ugarteburu (Asolaberri) ................28
- Anjel Ibarluzea (San Migel) ....................27
- Jose A. Nuñez (San Andres) ...................24
- Boni Plaza (Lastur) ...................24
- Asier Azkarate (San Joxepe) ...................23
- Sebastian Aranzabal (Elgeta) ...................23
- Mikel Urkia (San Joxepe) ...................22
- Aitziber Olaizola (San Migel) .............15 txirlo
- Amaia Korta (Lastur) .....................14
- Enara Montiel (Asolaberri) .....................11
• Bolari Eguna, ekainaren 11n
Datorren zapatuan, ekainaren 11n, Bolari Eguna ospatuko dute, Soraluzen. Goizean, Lehendakari Saria jokatuko dute San Andres bolatokian. Gipuzkoako txapelketan lehen 64 postuetan sailkatu diren bolariek hartuko dute parte, kanporaketa bidez jokatzen den txapelketan. Jokoaren ostean, Txurruka jatetxera joango dira bazkaltzera, eta bazkalostean omenaldia egingo diete Juan Kruz Arizaga "Korta" eta Juan Klaudio Unamunori, hiru txirlo bola jokoaren alde "egin duten eta egiten duten lana eskertzeko". Bolari Eguna amaitzeko, txapelketetako bolari onenak saritzeko sari banaketa ekitaldia egingo dute, guztia Ander Ariznabarreta "Arritxa"-k musikaz girotuta.
∞Lotura duten albisteak:
- Azkoitiko tiraldian erabakiko da Hiru Txirlo txapelketako irabazlea (2022-05-31)
- Xabier Loiolak hirugarren egin du Eibarren jokatutako bola-joko tiraldian (2022-05-19)
- Unai Loiola gailendu da Idotorbeko bola-joko txapelketan (2022-04-26)
- Unai Loiolak irabazi du Aiastiako tiraldia, Gipuzkoako Txapelketako aurrenekoa (2022-03-29)
- Aiastiako bolatokian hasiko dute Gipuzkoako Hiru-txirlo Bola joko txapelketa (2022-03-22)
- Bertan behera gelditu da Gipuzkoako 51. Hiru Txirlo bola joko txapelketa (2020-05-13)
- Eneko Agirretxe errezildarra gailendu da Gipuzkoako Hiru Txirlo Txapelketako aurreneko jardunaldian, Aiastian (2020-03-11)